Pertsona bat zauritua Oronoz-Mugairin gertatu den istripu batean

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 6a, 19:49

Bi ibilgailuen arteko alboko talka Oronoz-Mugairin gertatu da asteazken arratsaldean, N-121-B errepideko 42. kilometroan. Pertsona bat zauritua suertatu da eta anbulantzian Iruñera eraman dute, Nafarroako Ospitalgunera. Oronoz-Mugairiko suhiltzaileek artatu dute istripua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun