Youtuber izateko bideo-edizio lantegia azaroaren 8an eta 9an eginen dute Elizondon

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 5a, 14:00
Youtuber izateko bideo-edizio ikastaro-lantegia izanen dute ortziralean eta larunbatean Elizondoko Lanbide Eskolan.

Sei orduko ikastaroa izanen da eta bi egunez bilduko dira, ostiralean, arratsaldez; eta, larunbatean, goizez

Nafarroako Gobernuak eta Euskarabideak antolatutako IKT ikastaro-zikloaren barne, azaroaren 15a arte hainbat txokotan Youtube, robotika, musika aplikazioak, pribatutasuna eta blogak izanen dituzte hizpide. Elizondon, erraterako, azaroaren 8an eta 9an Youtuber izateko mila modu: bideo-edizio ikastaro-lantegia izanen dute. Sei orduko lantegia izanen da. Azaroaren 8an, ortziralean, 17:00etatik 20:00etara; eta 9an, larunbatean, 10:00etatik 13:00etara bilduko dira, Lanbide Eskolan.

Ikastaro honi buruzko informazio gehiago nahi dutenek edo izena eman nahi dutenek www.sareaneuskaraz.eus atarian eskuratu ahal izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun