Anandaren margolana zozketatu du Xauli elkarteak

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 4a, 19:00
Xaulik zozketatu duen Ana González Anandaren margolana.

0450 izan da zenbaki sariduna eta irabazleak elkartearekin harremanean jarri beharko du

Baztango Xaulik elkarteak Ana Gonzálezen (Anandaren) margo bat  zozketatu du bere lana egiten jarraitzeko finantziazioa lortzearren. Zozketa urriaren 26an egin zuten, Elizondoko ferietan, eta 0450 izan zen saritutako zenbakia. Saritua gurekin harremanetan jarri daiteke margoa jaso ahal izateko.

Urteko 12.000 euro inguruko aurrekontua jardueren garapenerako erabiltzen du Xauli elkarteak, pertsona arduradunak boluntario bezala lan egiten baitute, inongo diru saririk jaso gabe bere lanagatik.

Azkeneko hogei urte hauetan bezala funtzionatu ahal izateko, zenbait kanpaina martxan jarri dituzte dirua eta arazoaren ikuspena lortzeko, beraien artean Ana González (Ananda) margolariak eskuzabal emandako margo baten zozketa.

Informazio zehatz eta zabalago baterako, urbildu zaitezke www.xauli.org webgunera edo xauli.info@gmail.com postara edo honako telefonoetan 948 58 14 58, 606 160 455.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun