Euskaraldiaren aurkezpena eta formazio-saioa azaroaren 6an Elizondon

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 4a, 18:00
Euskaraldiaren aurkezpena, joan den urtean Elizondon.

Asteazkenean 19:00etan izanen dute Arizkunenean

Udazkenean sartuta, baztandarrak ere Euskaraldiari begira hasiak dira. Batzordeak lehendabiziko bilkurarako data zehaztua du dagoeneko. Azaroaren 6an, asteazkenean, dute hitzordua eta Elizondoko Arizkunenea kultur etxean bilduko dira, 19:00etan. Adierazi dutenez, bigarren edizio honen aurkezpena ez ezik, formazio-saioa ere eginen dute. Aurten, Euskal Herri osoko herritarrei hizkuntza-ohiturak aldatzen jarraitzeko; eta era guztietako entitateei beraien funtzionamenduan urrrats zehatzak emateko bultzaldia eskainiko du Euskaraldiak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun