Bi pertsona zauri arinekin Zozaia parean gertatu den istripuan

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 2a, 19:10

Auto istripua Zozaia parean (Utzitako argazkia)

Autoaren gidaria eta haren laguna Bideko Ama Birjina Ospitalera eraman dituzte zauriak sendatzeko eta hobeki begiratzeko

Istripua Zozaia parean gertatu da autoa bidetik atera eta irauli denean. Barnean bi pertsona zeuden, gidaria eta haren laguna, eta istripuaren ondorioz zauri arinak zituztenez, biak ere Iruñera eraman dituzte, Bideko Ama Birjinaren Ospitalera. Istripua Oronozko suhiltzaileek hartatu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun