Irache Fundazioaren eskutik, ortzegunean 19:00etan Arizkunenean
Heriotza baten aurretik jakin behar den guztia goiburuarekin, mahai-ingurua antolatu du Irache Fundazioak azaroaren 7an, ortzegun arratsaldeko 7etan Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Heriotza-aseguruak, zerbitzu funerario baten prezioa, bizitzan egindako kontratazioa, heriotza baten aitzinetik eta ondotik egin beharreko tramiteei eta antzeko gaiei buruzko informazioa emanen dute.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.