Giltxaurdi futbol-zelaiko belarra aldatzeko lanak hasi dira Elizondon

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 30a, 12:00
2014ko uholdeek kalte handiak eragin zituzten Elizondoko Giltxaurdi futbol-zelaian ere. Argazkia: Juan Mari Ondikol

2014ko uholdeek aunitz kaltetu zuten belarra eta azaroaren 22rako akituko dituzte lanak

Azaroaren 22tik aitzinera belar artifizial berria izanen du Elizondokoko Giltxaurdi futbol-zelaiak. 2014ko uholdeek kalte aunitz eragin zituzten eta ohi baino bizi laburragoa izan du oraingo belarrak.

Lanen aurrekontua 165.049,02 euroko aurrekontua dute (gehi BEZa). Nafarroako Gobernuko Kirol eta Gaztediaren Institutuak 120.000 euroko dirulaguntza emanen du eta gainerakoa Baztango Udalak ordainduko du. Bartzelonako Sports&Landscape enpresak eginen ditu lanak. Proiektua Doarq arkitektura-enpresak egin du. Lanak azaroaren 22rako akitu beharko dituzte eta bitartean, etxetik kanpo jokatu beharko dute Baztan Futbol Taldeko hamaika taldeek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun