Betebeharrak
Dirulaguntzak irabazi asmorik gabeko elkarteei bideratuak dira eta gehienez ere kultur jarduerak duen kostuaren %50a jasoko dute.
Azaroaren 7a arte
Interesa dutenek Balleko Etxean bertan aurkeztu beharko dute eskaera, baita gastuen justifikazioa ere. Azaroaren 7a izanen da hondarreko eguna eta dokumentuak astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara eraman daitezke. Informazio gehiago nahi dutenek deialdi osoa Baztango Udalaren web orrialdean kontsultatu ahal izanen dute.