Xose Liz folk-taldeak kontzertu gustagarria eskaini du Elizondon

Galiziako Xose Liz taldeak Suakai taldeari pasatu dio lekukoa.

Folk Ametsetan zikloaren barne, Xose Liz taldearen kontzertua izan zuten urriaren 27an, igandean, Elizondon. Galiziako folk-taldearen emanaldi gustagarriaren ondotik, heldu den igandeko hitzorduaren zain daude.

Izan ere, azaroaren 3an Euskal Herriko Suakai taldeak antzerkia, musika, zinema eta poesia konbinatuz gozatzeko aukera eskainiko du. 19:00etan hasiko da emanaldia, Arizkunenean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun