Eguraldi eta giro ederra Elizondoko ferietan

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 25a, 14:30

Egun haundia dute Elizondon. Goizean goizetik nabaritu da mugimendua eta jendetza bildu da. Goizean, 500 bat azienda bildu dituzte Merkatu plazan; baserriko hainbat lanabes ikusteko aukera ere izan da eta karriketan 250 bat postu paratu dituzte. Feriek bihar izanen dute segida, atsoferie eginen baitute. Argazkiak: Ondikol.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun