Familientzako plastika lantegia azaroaren 2an hasiko dute Elizondon

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 24a, 19:00

Tailerra aitzinera ateratzeko eskainiak zituzten plaza guztiak agortu dira eta larunbat honetan zortzi hasiko dira ikastaroak. Azaroko bortz larunbatetan ordu eta erdiko saioak eginen dituzte.

La Chincheta Bruna elkarteko Sonia Ilzarbe eta Eneko Perezen eskutik, bortz eta hamaika urte bitarteko familiendako plastika lantegia eginen dute azaroan Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Azaroaren 2an hasita, hilaren 9an, 16an, 23an eta 30ean bilduko dira, arratsaldetan, 17:30etik 19:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun