Xose Liz galiziarraren doinuekin hasiko da Folk Ametsetan zikloa

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 24a, 15:00
Xose Liz galiziarrak irekiko du aurtengo Folk Ametsetan zikloa.

Baztango Udaleko Kultura Batzordeak antolatu duen Folk Ametsetan zikloaren barne, Galiziako Xose Liz folk-taldearen doinuez gozatzeko aukera izanen da igande ilunabarrean Arizkunenea kultur etxean.

Aurtengo Folk Ametsetan zikloa bi kontzertuz osatu dute. Lehenbizikoa igande honetan eginen dena izanen da, 19:00etan Arizkunenean kultur etxean hasiko dena. Bigarrena azaroaren 3rako antolatu dute eta hitzordu horretan Euskal Herriko Suakai taldeak antzerkia, musika, zinema eta poesia konbinatuz gozatzeko aukera eskainiko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun