Baztango Udaleko Kultura Batzordeak antolatutako zenbait ikastarotan plaza libreak daude oraindik

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 25a, 15:45
Atabala ikasi nahi dutenek oraindik izena eman dezakete.

Baztango Udaleko Kultura Batzordeak antolatutako ikastaroen artean, ondoko hauek dira eskainiko dituztenak: atabala, scrapbooking, errege-erroska, plastika lantegia, sukaldaritza tailerra eta musikoterapia tailerra. Batzuk dagoeneko martxan dira, bertze batzuk, ordea, oraindik ez dira hasi. Zenbaitetan, gainera, plaza libreak daude oraindik.

Atabala ikasteko saioak urriaren 5ean hasi zituzten eta hiru plaza hutsik daude. Scrapbooking abenduaren 9an eta 10ean eskainiko da eta oraindik izena eman daiteke (hiru plaza daude). Musikoterapia tailerra ere urriaren 8an abiatu zen eta ez dago betea (hiru plaza hutsik). Hortaz, ikastarootan izena eman nahi dutenek oraindik badute aukera.

Errege-erroskoa egiteko tailerrean bi plaza

Errege erroskoa egiteko tailerrak interes handia piztu du eta jende anitzek eman du izena. Hortaz, bi egunez eskainiko da: azaroaren 29an eta abenduaren 13an. Abenduaren 13rako dena betea dagoen arren, azaroaren 29an bi plaza hutsik daude.

Sukaldaritza tailerrerako eta plastika lantegirako plaza librerik ez dago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun