Feriaren aitzakiapean, Trikidantz, DJBull eta Tirri&Tery Elizondon

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 24a, 09:00

Denboraldiko azken kontzertua izanen du Trikidantzek.

Elizondoko udazkeneko feria dela eta, Elizondoko Mendi eta Intza ostatuetan kontzertuak izanen dituzte ortzirale eta larunbatean. Mendi ostatuan ortziralean Trikidantz taldearen emanaldia izanen dute. Denboraldi honetako azken kontzertua eskainiko dute, 19:00etatik 21:00etara eta 00:30etik aitzinera. Gauerdian, 00:00etan Intza ostatuan DJBullen esku utziko dute musika. Ortziralean ez ezik, larunbatean ere DJa izanen dute Intzan. 00:30etik aitzinera Tirri&Teryk girotuko ditu bazterrak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun