Baztango gaztetxerako mural proposamenak bidaltzeko deia egin dute

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 24a, 07:04

Baztango gaztetxea «aurpegi-berritze» prozesuan murgilduta dabil. Gazte Asanbladako kideek irailean paretak zuriz eta morez margotu zituzten eta orain pareta horiek apaindu nahi dituzte, «baztandarra den gaztetxeak gure izaera islatu behar duela uste dugulako». Ideia hori gauzatzeko, mural-proposamenak bildu nahi dituzte: «baztangoGA@gmail.com helbidera bidali behar dira». Azaro erdialdera arte bilduko dituztela jakinaraztearekin batera, parte hartzeko deia luzatu dute: «arkatz eta margoak hartu, eta irudimena askatu!».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun