Elizondoko ferietan Baztango gaztetxean egitarau berezia izanen dute

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 23a, 15:31
Giro berezia izanen dute ferietan gaztetxean.

Ortziralean, urriaren 25ean, izanen da Elizondoko udazkeneko feria. Karriketan ez ezik, gaztetxean ere giro berezia izanen dute Elizondon. Goizean, 11:00etatik 15:00etara gaztetxeko materiala salduko dute. Arratsaldean, 18:00etan irekiko dute gaztetxea eta kontzertuak 23:00etan hasiko dira. S.M.O.G eta Mihise taldeen eskutik, kontzertuak izanen dira. Gaua borobiltzeko, Tirri&Tery DJak girotuko ditu bazterrak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun