Arizkun Rock jaialdia laguntzeko zozketa-txartelak egin dituzte

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 18a, 11:15
Zozketa abenduaren 9an eginen dute.

Zozketa abenduaren 9an eginen dute

Arizkun Rock jaialdia laguntzeko zozketa-txatelak egin dituzte. Txartelak bi eurotan paratu dituzte salgai Dolaretxean, Estankoan, Etxeberrian, Okindegian, Ordokin eta Zubi Puntan. Sari andana zozketatuko dituzte: dron batekin nahi duzun argazkia formato digitalean; Gontxean bi pertsonedako gau bat; Non Servium taldeko posterra; Hatortxu Rockeko bi sarrera; Osasunako aurikularrak; Bonito del Norte botea; lepoko zapia; kalkuladora; bi botil ardo; bi bote pate; alkatxofak; kuadernoa; USBa (8 GB); zainzuriak; giltzariak; eta piperrak. Zozketa abenduaren 9an eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun