II. Mutuerreka besta ospatu dute Amaiurko baserritarrek

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 16a, 08:30

Amaiurko baserrietan sortutakoak eta beraien ondorengoak bildu zituen Mutuerreka bestaren bigarren edizioak. Argazkia: Juan Mari Ondikol

Bigarren urtez Mutuerreka besta ospatu zuten larunbatean Amaiurren. Amaiurko baserrietan sortutakoak eta beraien ondorengoak elkartu ditu besta aurten ere besta honek. Gaur egun baserrietan bizi direnekin batera, Amaiurtik, Baztango bertze herrietatik, Iparraldetik, Iruñetik eta Ameriketako Estatu Batuetatik ere bildu zen jendea. Ehun bat lagun elkartu ziren larunbatean. Bazkariarekin eta merienda-afariarekin gozatzeaz gain, gaitariak, buruhandiak, mus txapelketa eta DJ Bordariren musikarekin ederki pasatzeko parada izan zuten. Argazkia: Juan Mari Ondikol

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun