Aniztasuna, bizikidetza eta giza-eskubideak lantzeko tailerra Baztan liburutegian asteazkenean

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 15a, 10:30
Gaztetxoek munduan gertatzen ari diren gatazkak ezagutuko dituzte, baita horien zergatia eta ondorioak ere.

Aniztasuna, bizikidetza eta giza-eskubideak izanen dituzte langai asteazkenean, urriaren 16an, 17:30ean Baztango liburutegian. Petersen Mapa deritzona, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehendabiziko eta bigarren mailako ikasleei bideraturiko ikastaroa da, Nafarroako Liburutegiek sustatutako Bakea eta Bizikidetzaren aldeko kanpainaren barne kokatzen dena. Haurrek, mapa erraldoi baten aitzinean, munduan gertatzen ari diren gatazkak ezagutuko dituzte, baita horien zergatia eta ondorioak ere. Akitzeko, mugarik gabeko mundu bat imaginatzeko ariketa eskatuko zaie.

Tailerra eskaini ahal izateko, gutxienez hamar lagun beharko dira; eta gehienez 25.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun