Hasier Larretxeak ‘Itzulerako bideak’ emanaldi performatibo literarioa eskainiko du urriaren 18an Donostian

Asier Larretxea, Patxi Larretxea, Rosario Gortari eta Zuri Negrín, emanaldi batean.

Gurasoekin eta Zuri Negrínekin batera izanen da ortziralean 20:00etan Ernest Lluch Kultur Etxean

Hasier Larretxea idazle arraioztarrak ‘Itzulerako bideak’ emanaldi performatibo literarioa eskainiko du urriaren 18an, ortziralean 20:00etan hasita. Sarrera doan izanen da eta Larretxearen olerki eta idatziekin batera, Patxi Larretxea eta Rosario Gortari aita-amek eta Zuri Negrín senarrak ere parte hartuko dute emanaldian.

Semea, aita, ama, senarra. Poesia, musika, herria, performance-a. Lan hau mugen haustura poetikoa da eta, era berean, mundu, belaunaldi eta diziplina artistikoen uztartze sortzailea.

Emanaldi honetan, gainera, Hasier Larretxeak "Quién diría, qué..." (Pre-Textos argitaletxea) bere poema-liburu berriaren testuak lehenengoz txertatu ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun