Pilarika ermita bisitatu dute zigatarrek

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 14a, 13:00
Meza entzun ondotik, mokadutxoak dastatzeko aukera izan zuten. Argazkia eta testua: Arantxi eta Virginia.

Zigatarrek Egozkuko parajean dagoen Pilarika baseliza bisitatu dute asteburuan. Eguraldia lagun zutela, herritik prozesioa abiatu, meza entzun eta ondotik luntx goxoa (Baztan zopak, patata tortilla, pintxoak, kroketak…) jateko aukera izan zuten, musikaz lagundurik ermita inguruan. Ondotik, ezkilak jo bezain laster, berriz ere, herritarrak, herrira prozesioan abiatu ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun