Helduendako antzerkia eskainiko dute igandean Iruritan

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 10a, 13:00
Gizarte Bilgunean, 19:00etan eskainiko dute antzerkia.

'Anton Abadia, Dublinetik Hendaiara' antzezlana ikusgai, Gizarte Bilgunean, 19:00etan

Baztango Udaleko Kultura Batzordeak antolatuta, Anton Abadiaren bizi-bidaia kontatzen duen 'Anton Abadia, Dublinetik Hendaiara' lana eskainiko dute Iruritan. Gizarte Bilgunean bilduko dira eta urriaren 13an, igandean, zehaztu dute hitzordua, 19:00etan. Sarrerarik ez da ordaindu beharko. 

Lanaren nondik norakoak
Patxo Telleriak idatzi duen bakarrizketa eta, haren azaletik, Txomin Heguy aktoreak oholtzaratuko du. Musikari dagokionez, Xabi Zeberio eta Mixel Ducau bikoteak sortutako soinu bandak osatuko du bakarrizketa. Alaia Phillips Ducauren ahotsa izanen dute lagun. 

Hala, kantu bidez irudikatuko dituzte Anton Abadiaren bizitzako pasarteak eta musikaren bidez, hainbat herrialdetako aireak entzuteko aukera izanen dute: Irlanda, Brasil, Frantzia, Zuberoa, Etiopia, Paris... Oier Guillanek zuzendutako lanak 40 minutu inguruko iraupena izanen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun