LGTBiQ+ ahalduntze-tailerra eginen dute Elizondon urriaren 11n eta 12an

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 9a, 14:00
David Urrak (ezkerrean) eta Maria Zapatak (eskuinean) eskainiko dituzte tailerrak. Erdian dauden Luis Azanza eta Iratxe Aranguren ikusentzunekoa prestatzeaz arduratu dira.

Arizkunenea Kultur Etxean ortziralean arratsaldean eta larunbatean egun osoan

‘Atrévete, Ausartu zaitez’ Nafarroako LGTBiQ+ proiektuaren barrenean LGTBiQ+ ahalduntze-tailerra antolatu dute urriaren 11n eta 12an Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Ortziralean 17:00etatik 20:30era eta larunbatean 10:00etatik 20:00etara eginen dute. Izena emateko atrévete.lgtbiq@gmail.com helbidera deitu behar da.

Informazio gehiago www.atrevete.lgbt webgunean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun