Autodefentsa tailerrean izena emateko deialdia egin du Baztango Talde Feministak

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 9a, 09:30
Joan den urtean tailerrean parte hartu zutenak.

Urriaren 19an eskainiko dute Arizkunenean, 16:00etan. Aldez aurretik izena emateko, baztangohaizefeminista@gmail.com helbidera idatzi behar da.

Baztango Talde Feministak «bizitza antiojo moreekin ikusten ikasteko» Feminikasten ekimena antolatu du aurten ere. Hiruhileko honetan, hilero solasaldi, proiekzio, tailer edo erakusketa bat izanen dute Baztanen. Urriaren 27an izan zuten lehendabiziko hitzordua, Baztango Gaztetxean. Bertaratu zirenek Zauriak dokumentala ikusteko aukera izan zuten.

Urriaren 19an tailerra
Hurrengo hitzordua autodefentsa tailerra izanen dute. Urriaren 19an, hirugarren larunbatean, Elizondoko Arizkunenea kultur etxean bilduko dira, goizez zein arratsaldez, 10:00etan eta 16:00etan zehazki. Parte-hartu nahi dutenek aitzinetik izena eman beharko dute baztangohaizefeminista@gmail.com helbidera idatziz. 

Azaroan hitzaldia
Azken saio azaroan izanen dute. 'Euskara eta feminismoa: genealogiatik egungo erronketara' hitzaldiaren bueltan bilduko dira. Saioa Iraola izanen da hizlari eta 19:00etan Baztango Gaztetxean bilduko dira. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun