Zigako Joxean Etxeberria Euskal Herriko bigarren mailako aizkolari txapelketaren finalean izanen da

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 7a, 14:00
Bigarren mailako finalerako sailkatu diren sei aizkolariak, igandean Etxarri-Aranatzen jokatutako kanporaketaren ondotik.

Asier Pellejero aresoarra, aldiz, kanpoan gelditu da eta Oihan Larretxeak ez du parte hartu azkenean

Euskal Herriko bigarren mailako aizkolari txapelketaren kanporaketa jokatu zuten urriaren 6an Etarri-Aranatzeko pilotalekuan. Hiru kanaerdikoak eta 60 ontzako eta 72 ontzako enbor bana mozten bizkorrena Lezaungo Juanjo Lopez izan zen (15.07) eta berekin batera Jon Irazu (15.29) eta Aratz Mugertza (15.53) gipuzkoarrak, Zigako Joxean Etxeberria (16.41) eta Arabako Eloy Corchero (17.24) eta Arkaitz Jauregi (17.25) sailkatu dira urriaren 19an Altsasun jokatuko den finalerako.

Segundo bakarreko aldearengatik, finaletik kanpo gelditu zen Oier Kañamares (17.26) eta hamaika segundorengatik Aresoko Asier Pellejero (17.36). Ondotik sailkatu ziren Julen Larrea (17.46), Xabier Zaldua (18.09), Iban Resano (18.30) eta Hodei Ezpeleta (18.53). Oihan Larretxea beratarrak ez zuen parte hartu azkenean, eta maila galduko du.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun