Zeberio II.a eta Etxeberria III.a lehen mailan eta Aldabe eta Saldias promozioan izan dira Nafarroako txapeldunak

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 7a, 07:32

Finaleko protagonistak, antolatzaile eta ADANO elkarteko ordezkariekin batera, sari banaketaren ondotik.

Urriaren 4an jokatu zituzten finalak Elizondon eta Uterga eta Azpirozi eta Barricart eta Larretxeari nagusitu zitzaizkien, hurrenez hurren

Nafarroako erremonte txapelketako finalak jokatu zituzten urriaren 4an, ortzirale arratsaldean Elizondoko Baztan pilotalekuan, ADANO elkartearen aldeko jaialdian. Lehen mailakoan, Urrizaren ordez ariru zen Zeberio II.ak eta Joxe Jabier Etxeberria III.a doneztebarrak 35-30 irabazi zieten Xanti Uterga doneztebarrari eta Azpirozi. Promozio mailakoan, Aldane eta Aimar Saldias oiztarrak ere 35-30 irabazi zieten Barricart eta Julen Larretxea doneztebarrari.

Finalak hasi baino lehen, Elizondoko abesbatzak kantatu zuen. Ondotik, Erremonte Fundaziotik ateratako lau erremontelariek promozio mailako finala jokatu zuten. Maila handiko partida eskaini zuten, borrokatua. Aldabe eta Saldias 21-27 aitzinetik izan ziren, baina hogeitazortzina eta hogeita hamarnaberdintzea lortu zuten Barricart eta Larretxeak. Azken txanpan, Saldias oiztarrak aldea egin zuen, sakeari esker (30-35).

Lehen mailako finala ere berdindua izan zen. Zeberio II.ak Urriza bikain ordezkatu zuen eta Joxe Jabier Etxeberria III.a doneztebarrarekin batera, hobeki egokitu ziren Elizondoko frontoira. Hemen ere, 27-20 aitzinetik izan ziren, baina Utergaren erasoei esker, 28-27ra hurbildu ziren. Baina Azpirozek pasa bikoitza egin zuen eta Zeberiok eta Etxeberriak finala irabazteko baliatu zuten aukera (35-30).

Finalen eta sari-banaketaren ondotik, bertako produktuen zozketa egin zuten. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun