Iruritako auto istripuan 19 urteko gaztea zauritua

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 6a, 10:11

Kolpearen ondorioz buruan, aurpegian eta bularrean zauriak zituen gidaria helikopteroan eraman dute Nafarroako Ospitalera

Istripua larunbat arratsaldean gertatu da Iruritan, 16:10 aldera, autoa bidetik atera eta zubiko paretaren kontra jo duenean. Istripua artatzera Oronozko Parkeko suhiltzaileak joan dira eta gidariak zituen zaurien garrantzia ikusita, berehala helikopteroa ekarri eta Iruñera eraman dute, Nafarroako Ospitalera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun