Baztango Trilogiaren aurrekari den ‘La cara norte del corazón’ liburua argitaratu du
Dolores Redondo idazle ezagunak bere azken eleberriaren lehen aurkezpena urriaren 2an, asteazken arratsaldean egin zuen Elizondoko Kasinoan. Jendetza hurbildu zen La cara norte del corazón liburua ezagutzera eta idazlearekin egotera. Aitzinetik, Recreo musika bandak eta Endika Beltran bibolin-jotzaileak harrera egin zioten karrikan. Kasinoko aurkezpenean, Eduardo Zubikoa Kasinoko presidenteak eta Destino argitaletxeko Emili Rosalesek ere hartu zuten hitza. Baztango Trilogia bezala ezagun egin diren hiru liburuen aurrekaria da idazle donostiarraren azken eleberria. Argazkia: Juan Mari Ondikol
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.