Artziniegako lasterketan podiora igo da Iñaki Villoria txirrindulari iruritarra

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 4a, 13:00
Iñaki Villoria iruritarra Artziniegako podioan, hirugarren izan baitzen master40 kategorian.

Hirugarren izan zen joan den larunbatean master-40 kategorian

Master mailako txirrindulariek lasterketa izan zuten irailaren 28an Arabako Artziniegan. Baztan eta Malerrekako hainbat txirrindulari izan ziren bertan eta emaitza politak lortu zituzten. Sarribikes taldeko Iñaki Villoria bederatzigarren izan zen sailkapen orokorrean, hirugarrena master40 mailan.

Amiñur taldeko Francisco Meoki elizondoarra 48. Izan zen sailkapen orokorrean eta bosgarren master50 mailan. Errekako hiru txirrindulari ere ibili ziren tropelean, master30 kategorian: Imanol Etxeberria 58. Izan zen sailkapen orokorrean (hamazazpigarren bere kategorian), Jon Maritxalar 59. (hemezortzigarren) eta Iñigo Arregi 73. (hogeita laugarren master30 kategorian).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun