Gartzaingo bestetarako otorduetarako txartelak urriaren 6ra bitarte salgai daude

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 4a, 08:30

Gartzaingo bestetako otorduetarako txartelak hartzeko epea igandean akituko da.

Frantsenen eta Saioan eskura daitezke

Gartzaingo Pilarika bestak urriaren 11tik 14ra ospatuko dituzte. Heldu den ortzirale eguerdiko txupinazoarekin abiatuko dituzte, baina bertan izanen diren otorduetan parte hartu ahal izateko, txartelak eskuratzeko epea igandean, urriaren 6an, akituko da. Gartzaingo Frantsenen eta Elizondoko Saioan eskura daitezke txartelak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun