Nafarroako erremonte txapelketako finalak urriaren 4an jokatuko dituzte Elizondon

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 3a, 09:30
Ezker-eskuin: Saldias, Jorge Baños (Magna), Larretxea, Iñigo Iturralde (Baztango udal zinegotzia), Uterga, Merche Almiñana (ADANO), Etxeberria III.a, Jaime Aguirre (Erremonte Fundazioa).

Lehen mailan Zeberio II.a eta Etxeberria III.a, Uterga eta Azpirozen kontra ariko dira eta promozio mailan, Barricart eta Larretxea, Aldabe eta Saldiasen kontra

Urriaren 4an, ortziralean 19:00etatik aitzinera jokatuko dituzte Elizondoko Baztan pilotalekuan Nafarroako XIV. Erremonte Txapelketako bi finalak. Lehen mailakoan nahiz promoziokoan, bi finaletako lau bikotetan badira Malerrekako erremontelariak. Jaialdiaren aurkezpena asteazken arratsaldean egin zuten frontoi berean.

Aurkezpenean Nafarroako Gobernuko ordezkariek, Iñigo turralde Baztango Udaleko kirol zinegotziak, ADANOko lehendakari Merche Almiñanak eta Jaime Aguirre, Erremonte Fundazioko zuzendariak parte hartu duten. Gainera, bi kategorietako finalista batzuk izan ziren aurkezpenean: Lehenengo finala jokatuko duten Joxe Javier Etxeberria III.a eta Xanti Uterga doneztebarrak, eta Promozioko finala jokatuko duten Julen Larretxea doneztebarra eta Aimar Saldias oiztarra.

Aurkezpena Iñigo Iturralde zinegotziak hasi zuen eta nabarmendu zuen Baztango Udalarentzat poz handia dela Elizondok Txapelketa honetako finala lehen aldiz antolatzea. Izan ere, azken zazpi edizioetan, 2012tik 2018r, Zubirin jokatu dute.                                                                                     

ADANOko presidenteak final hau antolatzeko lankidetza azpimarratu du, sarreren/dohaintzaren salmentatik aterako den ditu guztia Elkarte honetarako izanen baita.                                                                                       

Aguirrek, Erremonte Fundazioko zuzendariak, poza adierazi du Torneo honetan ADANOrekin berriro kolaboratzeagatik, eta eskerrak eman dizkie, batez ere MAGNA, Fundazioaren jarduera garatzeko emandako babesagatik. Finala lehen aldiz Baztanera eramateko poza nabarmendu nahi izan du, izan ere, hemen beti izan dira erremontistak eta erremontezaleak.

 

Bi finaletako lau bikotetan eskualdeko erremontelariak

Azkenean bi finalak zein izanen diren jakinarazi zuten: Promozio kategorian Barricart eta Julen Larretxea doneztebarra, Aldabe eta Aimar Saldias oiztarraren kontra ariko dira. Lehen mailan, berriz, Zeberio II.a eta Joxe Jabier Etxeberria III.a, Xanti Uterga doneztebarraren eta Azpirozen kontra

Bi finalak lehiakorrak eta zirraragarriak izanen direla uste dute adituek, eta jende aunitz espero da Malerrekatik. Izan ere, bi finaletako lau bikotetan bada Malerrekako erremontelariren bat. Hortaz, segurua da txapelek eskualdeko bi buru estaliko dituztela. Ortziralean ikusiko da zeinenak diren.

Azkenik, bi gauza nabarmendu nahi izan dituzte: jaialdia Elizondoko Abesbatzaren emanaldiarekin hasiko da, hau ere ADANOrekin lankidetzan; eta bigarrena, sarrerak/dohaintza, 5 eurotan, ADANOko boluntarioek salduko dutela frontoiaren sarreran.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun