Parrapean Violeta eta Nicanor anai-arreben kantuz eta poemez osatutako errezitala da. Txiletar sortzaileak dira biak, XX. mendeko erreferentzia garrantzitsuak eta Hego Amerikako kulturan eta literaturan eragin handia izan dutena. Ikuspegi kulturala ardatz, eta gogoetak oinarri, errealitatea irudikatzeko modu berezia eskaintzen dute.