Elizondoko abesbatza ttikiak bihar hasiko ditu entseguak

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 1a, 15:00

Bihartik aitzinera asteazkenero bilduko dira.

Ahotsa lantzeko eta kantuan trebatzeko aukera izanen dute bihartik aitzinera Elizondoko gaztetxoek. Izan ere, udako atsedenaren ondotik, berriz ere zintzurrak martxan paratzeko tenorea ailegatu zaie. Asteazkenetan 18:00etan ttikien txanda izanen da eta 18:30etik 20:00etara koxkorrena. Izena eman nahi dutenek 620 22 84 55 telefonora dei dezakete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun