Urriak 4, ortziralea
11:00etako ezkilak jo eta altxaferoak botako dituzte, besten hasiera iragartzeko. Herriko musikariak herrian barna ibiliko dira. 11:30ean herri-krosa izanen dute eta 12:00etan frontenis txapelketaren bueltan bilduko dira. 14:00etan bazkari autogestionatua izanen dute. Bazkalondoan, 16:00etan, pala txapelketako finalak jokatuko dituzte. 20:00etan Mutil-dantzak dantzatuta, 21:00etan Baztan zopak janen dituzte. 00:00etatik aitzinera Salaberriren eskutik dantzan ibiltzeko aukera izanen dute. Goizaldean, indarrak berrartzeko, xingar jatea eginen dute. Nahi duenak joan-etorria lasai egiteko aukera izanen du, herriz herri autobusa ibiliko da eta.
Urriak 5, larunbata
Goizez eta arratsaldez (11:30etik eta 15:30etik aitzinera) puzgarriak eta josteta tradizionalak izanen dituzte frontoian. 12:00etan paella lehiaketa hasiko dute, bikoteka. Ondotik, egindako paella eta postrea bazkalduko dute. 16:00etan musean bilduko dira eta 19:00etan txokolatea jateko aukera izanen dute. 21:00etako afariaren aitzinetik eta ondotik, Hauspolariek taldeak girotuko du herria. Goizaldean xingarra janen dute.
Urriak 6, igandea
12:00etan meza izanen dute; ondotik, berriz, bertako produktuekin prestatutako otordua; eta 14:00etan zikiro jatea. 17:00etan bingo txapelketa jokatu ondotik, 19:00etan kantuan ariko dira. Karaokeko parte-hartzaileei Salaberri akordeoilariak hartuko die lekukoa. Xingar jateak ez du hutsik eginen eta suaren bueltan ere kantatzeko aukera izanen dute. Bestak akitzeko herrian barrena karrikaz karrika ibiliko dira.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!