Nafarroako erremonte txapelketetako finalistak zein izanen diren erabaki da asteburu honetan

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 30a, 18:00

Utergak eta Azpirozek, Urriza eta Etxeberria III.aren kontra jokatuko dute lehen mailako finala.

Elizondon urriaren 4an Uterga eta Azpiroz, Urriza eta Etxeberria III.aren kontra ariko dira lehen mailan eta Barricart eta Julen Larretxea, Aldabe eta Aimar Saldiasen kontra promozioan

 

Nafarroako 14. Erremonte txapelketako finalak urriaren 4an, ortziralean 19:00etatik goiti jokatuko dituzte Elizondoko Baztan pilotalekuan. Lehen mailan, Xanti Uterga doneztebarra eta Azpiroz, Urriza eta Joxe Etxeberria III.a doneztebarraren kontra ariko dira. Promozio mailan, Barricart eta Julen Larretxea doneztebarra, Aldade eta Aimar Saldias oiztarraren kontra. Beraz, lehen mailakoan, nahiz promoziokoan, txapeldunetako bat Malerrekakoa izanen da.

Lehenbiziko finalerdi bikoitza irailaren 28an jokatu zen Agoitzen. Lehen mailan, Uterga eta Azpirozek sufritu behar izan zuten, Juanenea eta Ioni 32-35 irabazteko. Promozio mailakoan, Barricart eta Larretxeak 35-33 irabazi zieten Etxarri eta Zubiriri.

Irailaren 29an Olazen jokatzekoa zuten lehen mailako bertze finalerdia, baina Endika saldiastarra min hartua dagoenez, Urriza eta Joxe Etxeberria III.a zuzenean sailkatu ziren finalerako.

Promozio mailako finalerdian, Aldabe eta Saldiasek 35-24 irabazi zieten Goikoetxea V.a eta Zalduari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun