Ana Gonzalez Anandak emandako artelana zozketatuko du Xauli elkarteak Elizondoko ferietan

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 30a, 14:55

Xauliko hainbat kide boletoak eskuetan dituztela.

Adimen desgaitasuna duten pertsonendako aisialdi kluba da Xauli eta urtean zehar jarduerak antolatu ahal izateko zenbait kanpaina egiten dituzte. Horietako bat da Elizondoko ferietan egiten duten artelan baten zozketa. Aurten Ana Gonzalez Ananda margolariak emandako artelana zozketatuko dute eta bi euroren truke dagoeneko eskura daitezke boletoak. Zozketa urriaren 26an eginen dute Xauliko egoitzan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun