Uda giroan ospatu dute Amaiurren Baztan, Urdazubi eta Zugarramurdiko herrietako eskolen besta

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 30a, 12:00

Duela hamaika urte Amaiurren ospatu zen Urdazubi, Zugarramurdi eta Baztango herrietako eskolen besta. Geroztik, urtez-urte, inguruko herriek txandakatuz antolatu dute ospakizuna eta igandean, berriz ere Amaiurrek hartu zuen ospakizuna antolatzeko lekukoa.

Amaiurko haurrek bi bertso kantatu zituzten plazan, harrera gisan.Ondotik bi ibildide izan ziren: ttikia karrotxoendako eta eskolara hasiak ez diren hiru haurrek eta beraien amatxok gidaturik. Eta ibilbide luzea, menditik 8 kilometrokoa.

Denak elkartu ziren erditsua, Gezemendiko borda aldean, gosaria egiteko (herritarrek egindako tortillak) eta ttikienek Amaia Elizagoien ipuin kontalaria lagun izan zuten kisulabe batean. Ikasle ohiak ttikienen aurpegiak margotzen ibili ziren. 13:00etan gazteluan elkartu eta ikasle ohiek txistu kontzertua eskaini zuteb. Frontoirako itzulera gaiteoek alaiturik egin zuten

Bazkaria: batzuk autogestionatua egin zuten, bertzeek herriak eskainaitako paella platerkada jan zuten, baita herritarrek egindako postreak eta kafea.

Hamabi lote zozketatu zituzten, eskola duten herri bakoitzaren izenarekin: Urdazubi, Zugarramurdi, Amaiur, Azpilkueta, Erratzu, Arizkun, Lekaroz, Gartzain, Irurita, Arraioz, Oronoz-Mugairi, ZIga eta Almandioz. Sari apartak banatu zituzten.

Musika Ezpeletako trikitilariek eta DJ bordarik paratu zuten.

Zurezko jokoak, Ordokiko zaldiak, rokodromoa, puzgarriak, haurrek nahiz gurasoek egindako herri-kirolak, lasto goratze erakusketa... izan zen non josta!

Akitzeko, Iruritako sotopilek izan zituzten afaltzeko. Heldu den urteko besta antolatzeko lekukoa Iruritak hartu zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun