Arraiozko presa botatzen aritu dira aste honetan

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 27a, 08:30

Baztan-Bidasoa arroko hainbat presa botatzen ari dira azken urteotan, Life-Irekibai proiektuaren baitan, «Natura 2000 eremuetan dauden erreketan bizi diren animali eta landareen kontserbazio-egoera hobetzeko, baita ur-emariena ere». Aste honetan, Arraiozko presa botatzen aritu dira. Joan den urtean, presa honen azpian izokin bat ikusi zuten, errute-garaian. Hain zuzen, ekintza hauekin, izokinak edo aingirak bezalako espezie migratzaileak erreketan goiti eta beheiti erosoago mugitzea erraztu nahi da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun