Besta eguna izanen dute irailaren 28an Erratzun

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 26a, 08:30
Hauspolariek taldea izanen dute larunbatean Erratzun.

Udako bestak pasata, irail hondarreko hitzorduari begira hasiak dira erratzuarrak. Izan ere, hilaren 28an, larunbatean, besta ttikiak ospatuko dituzte herrian. 

 

 

Poteoa, bazkaria eta musika

Goiz erdian, 11:00 aldera, poteoa eginen dute herrian barna. 14:30ean karpan elkartuko dira, zikiroa dastatzeko. Bazkalondoan, mahaiaren inguruan lasai egoteko edo kantuan eta dantzan aritzeko tartea izanen dute. Erritmoa markatzeaz Hauspolariek taldea arduratuko da. Besta luzatu nahi dutenek aukera izanen dute,  23:00etan Yurrouz Brothers DJak hartuko baitu lekukoa. Antolatzaileek parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi izan dute.

 

Zikirorako txartelak

Era berean, bazkaltzera joan nahi dutenek txartelak aitzinetik erosi beharko dituztela jakinarazi dute. Herriko ostatuetan paratu dituzte salgai eta 30 euro ordaindu beharko dira. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun