Enara Mitxeltorena Sansiñenari egokitu zaio Elizondon Gure Zirkua ikusteko sarrera parea

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 23a, 15:50

Ttipi-Ttapak, ortzirale honetan, Gure Zirkuak Elizondon eskainiko duen lehendabiziko emanaldia ikusteko sarrera bikoitz bat zozketatu du eta Elizondoko Enara Mitxeltorena Sansiñena harpideduna izan da irabazlea. Iragarri bezala, Gure Zirkuak Leitzan urriaren 11n, ostirala, arratsaldeko 6etan eskainiko duen ikuskizunera sartzeko sarrera bikoitza zozketatuko dugu. Parte hartzeko baldintza bakarra Ttipi Txartela izatea da. Urriaren 6ra arte, igandea, eman daiteke izena eta urriaren 7an jakinaraziko dugu irabazlea nor den. Parte hartu eta zorte on!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun