'Ruandan zer berri? Galdeiezu bizikletei' erakusketa paratuko dute Elizondon

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 24a, 12:00
Erakusketan ikus daiteke bizikletek Ruandan duten garrantzia.

Irailaren 26tik urriaren 10era arizkunenea Kultur Etxean izanen dira Medicus Mundiren argazkiak

‘Ruandan zer berri? Galdeiezu bizikletei’, Medicus Mundi Gobernuz Kanpoko Erakundearen argazki-erakusketa ikusgai izanen da irailaren 26tik urriaren 10era Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Ikusleek Afrikako herrialde horretan bizikletek duten presentzia ezagutuko dute. Irailaren 25era arte Beran ikus daiteke erakusketa hau.

Ruanda

Ruanda Afrikan dago, herrialde ttikia da. Bizikletak paisaian txertatuak daude, eta nonahi dabiltza, dela errepideetan, dela bide latzetan, dela malda amaiezinetan.

Ederki apainduak, hautsezinak eta zernahitarako erabiliak, bizikletek erakusketa honetan arras ongi kontatzen digute -ohartu gabe ere- zer egoeratan dauden mila muinoetako herrialdeko gizartea eta politika.

 

Medicus Mundi

Medicus Mundi erakundeak Ruandako Gakenke distritoan lan egiten du, bertako bizilagunen bizi-balditzak hobetzeko, eta Osasun Sistema Publikoa indartzeko helburuarekin. “Distrito Gakenke”  proiektuak 250.000 pertsonengan eragin onuragarriak dauzka eta Burlatako Udalaren 160.000 euroko dirulaguntza jasoko du 2016tik 2019ra bitartean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun