Amaiurko besta ttikiak gogotsu ospatu dituzte

Ttipi-Ttapa 2019ko irailaren 23a

Uda agurtu eta udazkenari ongietorria emateko besta ttikiak ospatu dituzte amaiurtarrek asteburuan. Ortziraleko txupinazoaren ondotik afaria izan zuten Gaztelu elkartean. Larunbatean ere mahaiaren inguruan bildu ziren, zikiro-jatean. Bazkal ondotik, gerriak mugitzeko aukera izan zuten Agerralde akordeoilariarekin eta gauean Iratzar taldearekin. Tartean, indarrak berreskuratzeko odolki- eta zingar-jatea izan zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun