Baztango Udaleko sistema informatikoan aldaketa batzuk egin behar dituztela eta, astearte honetako 13:00etatik asteazkeneko 15:00ak arte ezin izanen dituzte inolako tramiterik egin (ziurtagiriak, kontsultak, erreziboen duplikatuak, erroldak, zedula partzelarioak, IAEko altak/bajak edo aldaketak, eta abar…). Sor daitezkeen eragozpenengatik barkamenak eskatu dituzte Balleko Etxetik.