Aipamen bereziak egin nahi dira: batetik, besta aintzinerat ateratzeko lan egin duten pertsonen borondateari, bai aitzinetik bai egunean bertan: mahaiak jarri, jatordua prestatu eta zerbitzatu zutenei, ostatuan lan egin zutenei, etab. Bertzetik, herri arteko besta izaki, izan den partaidetzari; ekitaldietan jende mordoxka elkartu baitzen. Eta bereziki besta egunean egin bezala, adineko jendeari! Bestak haur, gazte, heldu eta adinduentzat prestatzen baitira, elkartu, egon, dantzatu, mintzatu, gozatu eta ezagutzeko!