Ene Kantak taldea Elizondoko pilotalekuan izanen da irailaren 28an

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 20a, 15:00
Ene kantak taldea, 2016an Doneztebeko kiroldegian eskaini zuen emanaldian.

Iraileko hondarreko larunbatean 17:00etan hasiko da Elizondoko eskolako Guraso Elkarteak antolatuta

Elizondoko eskolako guraso elkarteak antolatuta, Ene Kantak taldearen 'Satorjator, lurraren bihotzera bidaia' emanaldia izanen dute irailaren 28an, hondarreko larunbatean, Elizondoko Baztan pilotalekuan. 17:00etan hasiko da emanaldia. Sarrerak dagoeneko salgai daude eta nahi dutenek honako saltoki hauetan eskura ditzakete: Elizondon, Fantxiken; Donezteben, Casa Ostizen; Lesakan, Telletxean; Beran, Agara prensan; edo Larraintzarren, La Posadan, eskura daitezke. Irailaren 20a arte salgai daude, zazpi eurotan eta hiru urtez azpikoek ez dute ordaindu beharrik izanen. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun