Nafarroako Gobernuak Giltxaurdi futbol zelaia konpontzeko 120.000 euroko dirulaguntza onartu du

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 20a, 09:30
Astero, aste egunez, 380 gaztek erabiltzen dute Giltxaurdi futbol zelaia eta asteburuetan partiduak izaten dira.

Baztango Udalak futbol zelaia konpontzeko 220.000 euroko inbertsioa aurreikusia du

Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuak tokiko entitateek kirol instalazioetan inbertsioak egiteko dirulaguntzen deialdiaren ebazpena argitaratu du. Denera 1.300.010 euro izanen dira 13 entitateren artean banatuko dituztenak; horietatik bederatzik instalazioetan berrikuntzak eginen dituzte eta bertze bortzek erabilera publikoko igerilekuak egungo arautegira moldatzeko lanak.

Onuradunen artean dago Baztango Udala, 120.000 euroko dirulaguntza eskuratuko du. 2014ko uholdeek hondatutako Giltxaurdi futbol zelaiko belarra aldatzeko izanen da diru hori. Aipatu behar da Udalak 2019ko aurrekontuetan Giltxaurdi futbol zelaian egin beharreko lanetarako 220.000 euroko inbertsioa aurreikusia duela; Udalak bere gain 70.000 euroko kostua hartuko du. 

Tuterako Udala, Lizarrakoa, Larragakoa, Uhartekoa, Tafallakoa, Arronizkoa eta Cadreitakoa izan dira dirulaguntza jaso duten bertze Udalak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun