Ikasturte hasierako batzarra deitu du Baztango Sortuk irailaren 19an

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 18a, 20:00

Ortzegunean 20:00etan bilduko dira Arizkunenea Kultur Etxean

Baztango Sortuk batzarra deitu du ikasturteari hasiera emateko. Hitzordua irailaren 19an, ortzegunean 20:00etan izanen dute Elizondon, Arizkunenea Kultur Etxean.

Baztango Sortuk aipatu duenez, «nafar Gobernuaren osaketak testuinguru berri bat zabaldu du Nafarroan eta horrek errebisio bat eskatzen du Nafarroako Plan Politikoaren garapenean, gure burua egoera berrian behar bezala kokatu ahal izateko».

Xede honekin, Nafarroako ildo politikoaren gaineko gogoeta egin nahi du Sortuk, irailaren 28an, Iruñeko Refenan burutuko den nazio mailako III. Konferentzia Politikoaren aitzinetik. 

Honako gaiak landuko dira ortzeguneko batzarrean:

  • Nafarroako ildo politikoa.
  • Aurtengo lehentasunak.
  • Agenda orokorra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun