Basaburua Eguna prest dute Zigan larunbaterako

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 18a, 12:00
Bi urtetik behin antolatzen dute Basaburua Eguna. Argazkian, 2017an Almandozen.

Bazkarira joan nahi dutenek herri bakoitzeko antolakuntzako kideekin harremanetan jarri beharko dute

Badira lau urte Almandoz, Berroeta, Aniz eta Zigako herritarren hitzordua antolatzen hasi zirela. Herri bakoitzeko ordezkari boluntarioak bilduta, 2015ean Berroetan eta 2017an Almandozen ospatu zuten Basaburua Eguna. Aurten Zigak hartu du lekukoa eta irailaren 21ean, heldu den larunbatean, besta eguna izanen dute. Ospakizunaren helburua herritarrak elkartu eta euren arteko harremanak sendotzea da.

Horretarako, inguruko herritarren laguntzaz, auzolanean, adin guztietako lau herrietako biztanleendako egun osoko egitaraua antolatu dute; haurrei, kirolzaleei, dantzariei eta bertzelako zaletasunak dituztenei ongi pasatzeko aukera eskainiko diena. Ekitaldi eta ekitaldi artean bazkaria eginen dute.

 

Bazkarirako txartelak

Bazkarira joan nahi dutenek txartelak aitzinetik erosi beharko dituztela jakinarazi dute. Horretarako, herritarrek herri bakoitzeko antolakuntzako kideekin harremanetan jarri beharko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun