Dantzarien bueltan egun ederra izan dute Iruritan

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 16a, 18:49

Ohiko hitzorduari hutsik egin gabe, Iruritako dantzariek Dantzari Eguna ospatu zuten larunbatean. Aurten XXVI. edizioa izan zuten eta 50 dantzari inguru bildu ziren plaza bazterrean. Eguerdian emanaldi ederra eskaini zuten eta ondotik bazkarian bildu ziren. Arratsaldean laxoa partidak jokatu zituzten eta Jauregiarteko musikaren erritmoan dantzatuz akitu zuten eguna. Argazkiak: Freddy Alfredo.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun