Miren Galartzak eta Iñaki Goñik irabazi dute Elbeteko bestetako mus txapelketa

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 13a, 10:30
Mus txapelketako irabazleak eta txapeldunordeak, saria eskuan dutela.

Atzo, 18:00etako txupinazoarekin hasi zituzten Elbeteko bestak. Aitzinetik mus txapelketa jokatu zuten. Miren Galartza eta Iñaki Goñi izan ziren txapeldunak eta Nerea Friasek eta Patxi Barrenetxek lortu zuten bigarren postua. 21:00etan zopak dastatzeko aukera izan zuten eta gauerdian txopoa goratu zuten.

Gaur goizean, dianak ernarazi ditu herritarrak. 11:30ean meza izanen dute eta 14:30ean zikiro jatean bilduko dira. Dantzaldiaren ondotik, xingar jatea eta zozketa izanen dituzte. Gaua luzatu nahi duenak Fan&Go taldearen eta Tirri&Tery DJaren doinuak izanen ditu lagun.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun